Arratsaldeko tutoretza eta absentismoa
2001-2002 eskola-kurtsotik Barakaldoko Udalak sustatutako eta Asociación Goiztiri Elkarteak kudeatutako baliabidea da.
Zerbitzu hau DBHko eta Lehen Hezkuntzako ikasleei ematen zaie eskola-aldiko helburuak lor ditzaten eta eskola-absentismoa ekiditeko.
Arratsaldeko tutoretza
Ikastaldi bakoitzeko helburuak betetzeko zailtasunak dituzten ikasleei eskolaz kanpoko laguntza ematen zaie eta, horretarako, ikasketa estrategiak, lan pertsonalerako eta antolakuntzarako ohiturak eta ikasketarako planifikazioa eskaintzen zaizkie.
Eskola-absentismoa
Barakaldoko Eskola-absentismoaren Udal programaren barruan dagoen baliabidea da eta Eskola Zentroaren estruktura sistemaren parte da.
Eskolara ohiko huts egiteen detekzio goiztiarrari esker Eskola-Absentismoari aurrea hartzeko asmoa du.
Zentro hauekin lan egiten dugu:
- I.E.S. ANTONIO TRUEBA B.H.I.
- I.E.S. BEURKO B.H.I.
- I.E.S. CRUCES B.H.I.
- I.E.S. MINAS B.H.I.
- Co. LA MILAGROSA Ik.