LAN-EREMUAK
Goiztiri Elkartean programa ezberdinak dituzten sei eremu estrategikotan esku hartzen dugu:
-
Gizarteratzea edota laneratzea
Bazterketa egoeran edo honen arriskuan dauden pertsonen gizarteratzean eta laneratzean laguntzeko lan egiten duen eremua.
Autonomia maila eta kalitatea hobetuko duten gizarteratze eta laneratze banakako prozesuak sustatzen ditu. Horretarako ardatz hauetatik lan egiten dugu:
-
Egoitza inklusioa
Kalean edo infraetxe egoeran bizi diren 18 eta 65 urte bitarteko pertsonei oinarrizko estaldurak emateko helburua duen programa da. Asmo honetarako baliabide ezberdinez baliatzen gara:
-
Immigrazioa
Laguntza intentsitate desberdinetako Babespeko Egoitza Baliabideak dituen zerbitzua.
Emantzipazio prozesua hasten ari diren etorkin gazteei (18 urte baino gehiagokoei) zuzenduta dago, hauek Aldundiaren adingabeen babeserako zerbitzuetatik badatoz eta oraindik haien gizarteratze eta laneratze prozesua amaitzeko heziketa laguntza behar badute.
Eremu honek bi programetatik lan egiten du:
-
Adingabeak eta nerabeak
Barakaldoko Udalak udalerriko Bigarren Hezkuntzako Zentroetan eta Hitzartutako eskoletan sustatutako baliabidea da, ekimena Asociación Goiztiri Elkarteak kudeatzen du 2001-2002 eskola-kurtsotik.
Programa honek DBHko eta Lehen Mailako Irakaskuntzako ikasleak haien heziketa aroko helburuak betetzen laguntzeko asmoa du, eta baita absentismoa ekiditekoa ere.
-
Bitartekotza etxebizitzan
Merkatuak onartu ez dituen edo etxebizitza zerbitzu publikoan sartzeko aukera ez duten eta, beraz, bazterketa egoeran edo hau pairatzeko arriskuan dauden familiak eta taldeak etxebizitza duin bat izan dezaten laguntza sustatzen du.
-
Gizarte ekonomiako ekimenak
Gizarteratze arazoak dituzten pertsonek lan egiteko beharrezkoak diren gaitasunak garatzeko “lan eginez ikasi” formula darabiltzaten behin behineko enpresak.