Estruktura produktibo bat da, merkatuan
ondare eta zerbitzuak eskaintzen dituenak,
eta bere langileak lan-munduan eta gizartean
integratzea du helburu osagarritzat. Igarotze
enpresa moduan egiten dugu lan, non lan
mundura sartzeko arazoak dituzten pertsonek,
bertan oinarrizko gaitasunak ikasten dituzten
formula berezi batekin: lana egiten dauden
bitartean ikasi egiten dute.
Kolektibo batzuk lan merkatuan sartzeko
eta lana lortzeko dituzten arazoak, giza
eta lan arazoak direla medio, eta ikasketa
prozesu normalizatu bat jarraitzeko gaitasun
ezak, Goilurra SL sortzera bultzatu gintuen,
erabiltzaileen beharrei eta gaitasunei egokitutako
tartekatze estrukturak sustatuz. |